Katxiña Upategia

Katxiña Upategia 2014an sortu zen belaunaldiz belaunaldi familian egin izan den Txakolina zuengana iristeko.

8 mahasti-hektarearen erdian kokatzen da, hegoaldera begira, Oria ibaian amaitzen den hegalean.

Hondarribi Zuri

Ardo-barietate hau Europa ipar-ekialdetik etorri zen Erdi Aroan. Done Jakue Bidean erromes ibiltzen ziren fraide kristauek bidean monasterioak eraiki zituzten eta haietan mahastiak jarri. Denborarekin, barietate hau itsasoz eta mendiz inguratutako lur honetara ohitu egin da.

Katxiña Txakolina

Barietatearen fruta-izaerak, Kantauri itsasoaren brisarekin konbinatuta, Katxiña Txakolina ardo fresko, bibratzaile, frutadun eta fin bihurtzen du. Aroma-intentsitatea oso ondo banatzen da ahoan eta gustu atsegina eta iraunkorra uzten du.

PARTEKATU