Oria ibaiaren aho gaineko mendixkan egon den Katxiña Erretegi ospetxuak bere ateak itxi ditu erretiroa hartuz.  40 urtez hainbat arrain eta haragi prestatu dituzte, Orioko herri arrantzalean ohitura den moduan, parrilan erreta. Beti mantendu dute osagairik garrantzitsuena maitasuna eta mimoa nola nahi. Bertako bezeroak lagun bihurtu dira ibilbide honetan eta egunerokotasuneko bizikide. Jose Migel Zendoia eta goian bego Joxe Etxezarreta parrilako errege izan dira, sukaldean ordea Maria Pilar Etxezarreta kroketak eta plater goxoak prestatzen eta bezeroarekin adi eta beti irrifartsu Mari Carmen Atxega besteak beste. Katxiña erretegian parrilako sugarrak itxali dituzte beraien bizitzeko txispa berpiztuz. Deskantsatu eta bizitzaz goza dezatela…

 

Gure gurasoek erretegia itxi duten arren beraien ibilbidea jarraituz Bodega Katxiña Txakolindegian jarraituko dugu parrilan erretako arrain eta haragi goxoak prestatzen, bertan eginiko Katxiña  Txakolina lagungarri dugularik.