Katxiña Upategia Jatetxea
Esperientzia ezin hobea mahastien artean
Barnera zaitez Katxiña txakolindegian, ingurune naturalean murgilduta dagoen leku paregabean. Euskal kostaldeko arrain goxoak parrilan erreta eta bertan egindako Katxiña Txakolinaz gozatzeko jatetxe polita da.
Inguruko portuetako arrainik onenak aukeratzen ditugu zuentzat, bisigu, erreboilo, mihi-arrain, kabraroka, txipiroi, olagarro, eta nola ez haragi Premium famatuak, familian diseinatutako parrilan erretzeko.
Bodega Katxiña Jatetxea Orion kokatuta dago. Arrantzale herri hau Donostiatik 10 minutura aurkitzen da. Jangela bodega barruan kokatzen da. Bertan alde batera begira lehio handiak ditu momentu oro naturaz gozatzen jarraitzeko eta beste aldera begira Katxiña txakolinaz beterik dauden ardo depositoak ikus ditzakegu. Toki paregabea da edozein ospakizun mota ospatzeko.