Ingurua

Gastronomia

EUSKADI bere gastronomiarengatik da ezaguna, Michelin izarrak dituzten jatetxe gehien dagoen lurraldea da. Ohikoa da 5.000 elkarte gastronomiko baino gehiagotako batean lagunekin eta familiartekoekin elkartzea janaria prestatzeko eta jateko.

ORIO, arrantza-herria izanik, arrain-erretegiengatik da ezaguna. Bisigua, Orioko estiloan, da eskari handienekoa eta jende asko gerturatzen da herrira dastatzeko gogoz.

Kultura

Euskaldunak euskaraz komunikatzen dira ohikotasunez. Espainian ekonomikoki garatuenetakoa den lurraldeetako bat izan arren, Europako tribu zaharrenetako baten kultura eta hizkuntza oso ondo mantentzen jakin du.

Kirola

Herri-kirolak antzinako lanbideekin daude lotuta, esate baterako, aizkolarien enbor-mozketa, harginen harri-altxatzea edo balea-arrantzaleen arrauna.

ORIO, Kantauriko gainerako arrantza-herriak bezala, balearen arrantzaren mende zegoen neurri handi batean. Ahalegin handiak egiten zituzten gizonek gogor arraun egin zezaten prestatzen. Diotenez, Kantauriko azken balea 1901ean arrantzatu zuten Orion. Gaur egun, arrauna adin desberdinetako gizonak eta emakumeak lehiatzen diren kirol bihurtu da, eta zehazki, Orio da Espainia mailan sari gehien irabazi dituen taldea.

PARTEKATU