Historia

Jose Miguel Zendoia​ gure aita izan da Katxiña Txakolinaren sustatzailea. Hondarribi Zuriko mahats-parrak baserriaren sarreran egon izan dira gogora daitekeena baino askoz ere lehenagotik. Belaunaldiz belaunaldi, familiako ohitura izan da txakolina egitea lagunen eta familiartekoen artean gozatzeko.

Maria Pilar Etxezarreta gure ama Orion ezagutu zuen, Donostiaren alboan dagoen arrantza-herrian. Elkarrekin, familian, duela 40 urte, Katxiña Erretegia izeneko parrillan egindako arrain- eta haragi-erretegia zabaldu zuten. Produktu freskoaren eta kalitatezkoaren aldeko apustua egin dute beti. Hori dela eta, gero eta entzute handiagoa dute euskal gastronomian. Egun, erreferente bihurtu dira.

Jose Miguel Zendoiak txakolina egiten jarraitu zuen. Aitzindarien jarraibideei jarraituz, berak egiten zuen eta bezeroak ziren lagunei ematen zien dastatzeko. Jangelan sartu baino lehen, parrillara gerturatzen ziren agurtzera eta bertan ateratzen zuen bere uzta eta lagunen iritzia biltzen zuen. Txakolina oso gustuko zuen jendeak, baina arazo bat zuten, etiketarik gabe ezin zuten mahaira atera. Hori egiteko gogo bizia sentitzen zuten, eta Iñaki eta Izaskun Zendoia seme-alabek hori ikusirik, ametsa egia bihurtzea erabaki zuten.

2018. urtean Bodega Katxiña jatetxearekin “World Luxury Restaurant Award” saria jaso genuen “2018ko munduko erretegirik luxusko onenaren saria” alegia. Harridura handik eta poz pozika jaso genuen saria. Notizi hau esanguratsua zen guztiontzat baita aurrera pauso garrantzitsu bat ematera zioazen gure gurasoentzat.

2018. urtea amaitu aurretik gurasoek erretiroa hartu zuten. 40. urteurrena ospatzera zioan Katxiña erretegiak aterak itxi zituen jubilatzeko medio. Beraien ibilibidea jarraitzera goaz Katxiña Txakolindegian.

Bagenekien egungo aho-sabaiarekin bat datorren txakolina egin nahi genuela, orekatua eta atsegina. Horretarako, lurrik onenak aukeratu genituen, 8 mahasti-hektarea landatu genituen eta horien erdian eraiki genuen upategia.

2014. urtean merkaturatu genuen lehen Katxiña Txakolina. Plazer handia izan zen erretegiko mahaian aurkeztu ahal izatea. Desioa bete genuen azkenean.

Erretegian jaio eta hazi gara. Iñaki anaiari parrilla asko gustatzen zaio. Txikitatik ikasi zuen aitarekin arrainak eta haragiak txingarretan erretzen; orain da bere unea.

Upategian bertan dagoen Jatetxe berriarekin izandako bi urteko ibilbidean, Iñaki Zendoiak euskal gastronomiako ondoen baloratutako aretoetako bat izatea lortu du. Egia esan, osagai guztiak biltzen ditu; izan ere, lurreko produktu freskoak Kantauriko itsasoaren zaporeekin eta parrillako aromekin uztartzen ditu modu dotorean.

Oso pozik gaude gure herentzia gastronomikoa eskaini ahal izateaz. Euskal Kostaldeko gastronomiaren bertsiorik onena aurkezteko lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.

PARTEKATU