2018ko maiatzaren 31an “BMW más gastronomía” sariak ospatu ziren Donostiako Real Club de Tenis jatetxean bertan, euskal gastronomiako aurpegi ezagunenak bildu ziren.   Iñaki Zendoia eta Izaskun Zendoia anai-arrebentzat ohore handia izan zen bertan saria jasotzea. Saria gurasoei eskaini zioten bai hosteleritza mundua barrutik erakusteagatik baita lanbidea jarraitzeko aukera emateagatik.   Ordu asko sartu behar diren lanbidea dela eta detaileak zainduz egunero lanean jarraitzearen garrantzia nabarmendu dute. Horrelako sariek lanean jarraitzeko indarra ematen dutela diote.   Mila esker!