Eredu berria hiritik kanpo esperientziak izateko dago diseinatuta. Handiagoa da, familientzat eta kirolak aire zabalean praktikatzea gustatzen zaienentzat pentsatua. Marketin-kanpaina “Add experiences”en dago fokatuta, eta esperientzia erreala bizitzeko, Euskadi aukeratu dute. Mundu osoko 3.500 saltzaile eta kontzesionariotako nagusi baino gehiago izan dira Katxiña Upategian eredu berriaren alderdi teknikoa workshopean lantzeko. Autoak ere probatu ahal izan dituzte, eta nola ez, Katxiña Upategia Jatetxeko gastronomiarekin ere gozatu dute.