Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Katxina Txakolina Menú
bodegas katxina
bodegas katxina
bodegas katxina

UPELTEGIA

Zaporearekiko bikaintasuna euskal kulturaren zeinu bat da, eta gure familiarena ere bai. 34 urte daramatzagu gure erretegiko txingarren babesean, Orio izeneko arrantza-herrian; bertan, ezagunak gara jada txingarretan erretzeko arrainik eta haragirik onenak aukeratzeagatik.

Dena dela, gure aitak beti amestu zuen belaunez belaun artisau-eran laboratu zuten txakolina ezagutzera ematearekin.

Hondarribi Zuriko mahats-parrek baserriko sarrera markoztatu dute oroitzapenen aurreko garaietatik, eta familiaren ohitura izan da betidanik etxeko txakolina egitea, lagunekin eta familiartekoekin gozatzeko.

Sinestarazita gaude gure gurasoei elaboratzen ikusten genien txakolina benetakoa eta geurea zela, eta, horregatik, belaunaldi berri honen xedea amets hori egi bihurtzea da. Zortzi hektareako mahastiarekin eta ilusioz betetako upeltegiarekin, gure aitaren ametsa egi bihurtzen parte har dezazuela gonbit egiten dizuegu, KATXIÑA TXAKOLINAREKIN.

bodegas katxina
bodegas katxina
bodegas katxina

BIZITU KATXIÑA

KATXIÑA UPELTEGIAN, EZBERDIN DASTATZEN ETA BIZITZEN DA.

Gure upeltegiak beste modu batera dastatzeko eta zure historiaren beraren parte bihurtzeko aukera ematen dizu.

Mahatsondoen errotzea sentitu ahal izango duzu bizitzaz pixka bat gehiago gozatzeko diseinatua izan den ingurune batean. Bizitu gure jatorria eta zeureganatu. Zuk aukeratu nola:

bodegas katxina

JATETXEA

Katxiña erretegian 37 urtetik gorako tradizio familiarrarekin jarraitzen dugu, eta, orain, Katxiña upeltegiak sasoiko platerak gozatzeko aukera ematen dizu upeltegian bertan.

Sukaldaritza tradizionala abangoardiazko ukitu batekin, beste modu batera gozatzeko aukera emango dizuten osagai naturalekin. Parrilan egindako arrainek eta urtzen den haragi horrek txundituko zaituzte.

Hori guztia txakolin onenarekin bustita, upeltegiko jatetxean. Aukera on-ona gozatu ahal izango duzue Orioko txingar-parrila tradizionalean erretako arrain-eta haragi-plateren maisutasunarekin.

Erreserbatu mahaia telefono-zenbaki honetan: 943580166 · 606367693 

Atzera
 
bodegas katxina

EKITALDIAK

Ametsezko ingurune baten bila bazabiltza harritu eta sentsazio berriak bizitzeko, enpresako ekitaldi bat edo ingurune pertsonal eta berdingabe batean egin beharreko beste edozein ekitaldi antolatzeko, gure upeltegia da irtenbidea.

Instalazio- eta bitarteko-eskakizunei erantzuteko gaitasuna dugu hainbat motako jardunaldietan: laneko jardunaldiak, enpresako ekitaldiak, dastatze gastronomikoak, produktuaren aurkezpenak, bilerak, bisita turistikoak...

Edozer pentsatuta daukazula ere, Katxiña upeltegian behar den guztia egingo dugu jardunaldia perfektua izan dadin, egun osokoa edo egun erdikoa edo gaueko ekitaldia bada ere.

Gure instalazioek benetako jardunaldi batez gozatu izanaren oroitzapenarekin joango diren 400 pertsona har ditzakete gehienez.

Ekitaldiak beste modu batera gozatzeko urrats batera zaude: info@bodegakatxina.com

Atzera
 
bodegas katxina

OSPAKIZUNAK

Zure gustura pertsonaliza dezakezun ingurune berezi eta berdingabe baten bila zabiltza? Ohikotik urrun, zure gonbidatuak giro paregabe batera lekualdatuko dituen ingurune baten bila? Katxiña upeltegiak zure itxaropenak beteko ditu.

Upeltegia pertsonaliza dezakezu, haren aretoak, ingurune naturala, lorategiak. Gonbita ospatzeko eta gehienez 400 gonbidatuei arreta emateko tokia diseinatu ahal izango duzu. Festa zure gustura antolatu ahal izango duzu, egun osokoa, egun erdikoa edo gaueko festa bada ere. Menuan gure parrila famatuaren zaporea sartu ahal izango duzu. Egun zoragarria biziko duzu ingurune berdingabe batean.

Esan iezaguzu zer nahi duzun, irudika ezazu zure egun perfektua eta egi bihurtu gurekin.

Katxiña upeltegiak lortuko baitu egun horrek, oroitzapen horrek, zapore ahaztezina izan dezala.

Nola lor dezakegun jakin nahi baduzu, idatz iezaguzu helbide honetara:  info@bodegakatxina.com

Atzera
 
bodegas katxina
bodegas katxina
bodegas katxina

ELABORAZIOA

Ingurumena zaintzen eta errespetatzen duten prozesuak erabiliz elaboratzen dugu gure KATXIÑA TXAKOLINA.

Guk geuk egiten ditugu mahastizain-lanak, eskuz, mahatsondoari tratu indibidualizatua emateko haren garapeneko etapa guztietan. Mahats-bilketan egiten dugun mahats-hautaketa funtsezkoa da gure ardoaren bertsiorik onena elaboratzeko.

Behin upeltegian, hautatutako mahatsak ezaugarririk gal ez dezan, eskura dagoen teknologiarik onena erabiltzen dugu barietate horren ezaugarriak mantendu eta elaboratzen dugun ardoari modurik leialenean igortzeko.

bodegas katxina
bodegas katxina

DASTATZE
FITXA

Gure mendiek bereizgarri duten kolore berdeak eta Kantauri itsasoko urdinak bat egiten dute KATXIÑA TXAKOLINAK bere sentipenen, aromen, zaporeen eta koloreen unibertsoa erakuts diezazun..

Haren kolorea nabarmena da: hori argi distiratsua, berde esmeraldaren ñabardurekin. Zapore freskoa dauka, kartsua, fruta-aromekin eta itsasoko haize gozoaren ukituekin. Aromaren intentsitatea ondo banatzen da ahoan, eta bikaina da ahosabaian, zapore atsegina eta iraunkorra uzten dituelako.

7 eta 10ºC artean zerbitzatzea gomendatzen dugu. Oso ondo uztartzen da arrain-kontserba onekin, zizka-mizka iberikoekin, marisko-plater freskoekin, entsaladekin, arrozekin, eta, izatekotan, parrillara egindako arrain gozoekin.

HONDARRIBI ZURI
BARIETATEA

Mahatsondo hau Erdi Aroaren hasierakoa da. Donejakue bidea egiten ari ziren fraide kristauek europar jatorriko mahatsondoak sartu zituzten Euskadin.

Eta urteen poderioz ezin hobeto egokitu da bertako klimara eta itsasoz eta mendiz inguraturiko lurzoru honetara, berezko pertsonalitatea hartzeraino.

Hondarribi Zuri euskal barietatea da, bertakoa. Benetakoa eta bakarra den ardoa elaboratzen duen barietate esklusiboa.

bodegas katxina

ETIKETA

"Lur honetan asko dira beren ikuspegi kuriosoa erakutsi diguten artistak, Eduardo Chillidak eta Jorge Oteizak esaterako. IÑIGO MANTEROLA da gure gustukoenetako bat.

Haren obrek liluratuta, upeltegia bisitatzera gonbit egin genion, obretako batekin gozaraz ziezagun. Familia ezagutu eta upeltegia eta mahastia bisitatu ostean, oso argi eduki zuen, mahatsondoa hautatu eta eskultura batean irudikatu zuen, "KATXINA TXAKOLINAri" ematen dion balioa emanaz.

bodegas katxina

HARREMANETARAKO

Ortzaika Auzoa, 20
20810 Orio (Gipuzkoa) Spain
info@bodegakatxina.com

943580166 · 606367693 ·  617909474 · 677684202